Metalari forma

2018/05/26

Metalezko objektuei forma emateko, lagunik onena beroa izaten da. Metala urtu edo bigunduz gero, erraz deforma daiteke. Hala ere, beti ez da metal bat berotzen horretarako; txanponak, adibidez, berotzen ez duen pentsa baten bitartez egin ohi dira. Beroa erabiltzean, ordea, metal batetik bestera asko aldatzen da prozesua; oro har, nahiz eta salbuespenak dauden, urtze-puntu altuak dituzte metalek. Esate baterako, ez dago 1.200 gradu baino tenperatura baxuagoan urtzen den burdinarik.
Embed kodea: