Transkripzioa ikusi [+]
ANE ALTUNA; ik4-ikerlan: Hemen Ikerlanen egin duguna izan da, orratz mikroskopikoak esaten dena. Orratz hauek neurozientzietan dute aplikazioa: egiten dena da garunean sartu, eta alde batetik, elektrodoek aktibitate neuronala neurtzen dute eta estimulatzeko gai ere badira, eta bestetik, kanal fluidikoekin farmakoak isurtzen ditugu.
Gaur egun erabiltzen diren orratzak siliziozkoak dira eta elektrodo kopuru bat dute, eta kanal fluidikoak aparte doaz, beste gailu bat izango litzateke eta gursa aurrerapena izan da biak integratzea orratz bakar batean.
Polimerozkoak dira eta horregatik tolesgarriak, eta garunera moldatzen dira, eta beste alde batetik elektrodoak daude gainazalean, ez hondoratuta beste orratz batzuetan bezala.
Orratz oso txikiak dira, ideia bat egiteko zabalera du milimetro baten bostena eta elektrodoa neuronen tamainakoa da ia.
Oso tamaina txikiko osagaiak dauzka, horregatik, hemen egiten duguna da, orratza barruan sartu, eta izango genuke, alde batetik, konexio elektrikoa, erregistroa edo estimulua garunean egiteko; hori pin hauei esker lortzen dugu. Eta bestetik, fluidika dugu, sarrera fluidikoak. Hemen jarriko genituzke hodi batzuk eta xiringak ere bai, hodi horiei lotuta.
Neurozientzietan du aplikazioa. Gurekin lan egin duen neurozientzialariak epilepsia aztertu du, baina beste gaixotasun askotarako ere baliagarria izan daiteke, adibidez, parkinsona , alzheimerrra edo depresioa, denok ahotan ditugun gaixotasunak.
Orratz mikroskopikoak
2013/03/25
Burmuinean botikak jariatzeko orratz mikroskopikoak sortu dituzte Ikerlanen.
Embed kodea: