NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Esango nuke, ia edonoren amets handiena dela hegan egitea dela ur azpian arnasa hartzea.
ROBERTO SORAZU; Buceo Donosti: Biak esango nuke nik. Nik bat lortu dut egitea, eta bestea egin zain nago.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Ametsera gerturatu gaitezke botilak erabiliz.
ROBERTO SORAZU; Buceo Donosti: Gaur egun ez daukagu modu hoberik, ekipo autonomoa behar dugu, edo buzeo autonomorako botila. Botilan airea sartzen dugu, lurrean arnasten dugun aire hori konprimituta sartzen da botilan. Presio hori arnasteko modukoa izateko makina honen bidez presioa jaisten diogu.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Zer presiotara dago?
ROBERTO SORAZU; Buceo Donosti: 200 bar-era. Eta bigarren etapara iristen da gure inguruan dugun presiora. Zenbat eta hondorago joan presio handiagoa daukagu. Hamar metroko presioa bar bat handitzen da. Hortaz, gehitu behar diogu uretan dugun presioari aireak lurrazalean duen presioa. Hortaz, 10 metrora 2 bar ditugu, 30 metrora 4 bar. Orduan, honek laguntzen digu arnasa behar den presioan arnasten.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Onartu behar dut gertutik ikusi dudan arte txalekoak ez zidala arretarik piztu. Baina ikusten da ez dela txaleko soil bat, zerbait gehiago da.
ROBERTO SORAZU; Buceo Donosti: Bai, ez da botila eramateko soilik. Erosotasuna ematen digu botila lotuta daramalako, baina txalekoa hustu eta puztu egiten da guk nahi dugun neurrian ur azpian orekan gelditzeko. Botilak pisua dauka, gerrian ere pisua daramagu, hondoratu egingo ginateke.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Orduan nahi duzuen sakoneran egon zaitezkete orekan?
ROBERTO SORAZU; Buceo Donosti: Orekan eta nekatu gabe. Bestela egon beharko zenuke etengabe aletak astintzen, eta esfortzu handiegia izango litzateke.
Guk airea daukagu biriketan, sudurrean eta belarrietan, eta konpentsatu egin behar dugu. Presioak zapaldu egiten du eta aire horrek bere bolumenari eutsi behar dio. Orduan, konpentsatzeko sudurra eskuarekin ixten dugu eta airea barrutik sudurrera bidaltzen dugu.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Kontua izango litzateke airea belarrietara zuzentzea.
ROBERTO SORAZU; Buceo Donosti: Horrela barruko belarria konpentsatu egiten da kanpoko presioarekin. Konpentsatu behar duguna baita ere da betaurrekoetako airea. Gure begiak ez daude uretan ikusteko eginak, airean ikusteko eginak daude, eta horregatik maskara oso bat jartzen dugu, sudur eta guzti barruko aire hori konpentsatzeko.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Sakonera handian asko igartzen da presio hori betaurrekoetan?
ROBERTO SORAZU; Buceo Donosti: Ez, normalean arnasketak konpontzen du. Garrantzitsuena da arnasketa segidan egitea.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Beste termino bat urpekaritzarekin lotzen duguna deskonpresioa da.
ROBERTO SORAZU; Buceo Donosti: Bai, zertarako egin behar den deskonpresioa? Guk ezin dugu hogei metrotatik zuzenean igo. Konprimituta dagoen aire hori kanpora ateratzen denean puztu egiten delako. Eta, orduan arriskua egongo litzateke arazoak izateko biriketan, muskuluetan, edozein tokitan.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Orduan, kontua da pixkanaka-pixkanaka igotzea.
ROBERTO SORAZU; Buceo Donosti: Garrantzizkoena da goraka goazenean pixkanaka joatea. Behin ere ez dugu igo behar azkar. Gorputzean dauden gure burbuila horiei denbora eman behar diegu txikitzen joan daitezen eta arnasketarekin kanporatu ditzagun.
Ikusteko zer sakonera daukagun erabiltzen ditugu profundimetroa eta ordenagailu bat. Ordenagailuak ematen digu bai denbora eta baita zer sakonerara gauden ere. Eta, gainera, esaten digu sakonera horretan zenbat denbora egon gaitezkeen arriskurik gabe.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Gutxi gorabehera zenbat irauten du botila batek? Zenbatekoak dira?
ROBERTO SORAZU; Buceo Donosti: Hau, adibidez, 15 litrokoa da. 12 eta 15 litrokoak izaten dira. Eta ordubete irauten dute, gutxi gorabehera. Sakoneraren araberakoa da, baina lasai ibiliz gero ordubetetxo baterako duzu.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Urpekariaren araberakoa ere bada?
ROBERTO SORAZU; Buceo Donosti: Bai, urpekariaren abilidadearen araberakoa eta gorpuzkeraren araberakoa. Emakumeek adibidez gutxiago gastatzen dute fisiologiagatik. Lasaitasunak asko egiten du: lasaitasunak eta buzeo ordu asko izateak. Gidatzea bezalakoxea da: zenbat eta gehiago gidatu errazago ibiltzen zara? Bada, urpekaritzan, berdin.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Gainera, beti utzi beharko da nahikoa bueltarako.
ROBERTO SORAZU; Buceo Donosti: Segurtasunerako esaten dugu guk. Normalean sartzen gara 200 Pa-ko presioarekin, 100era ailegatzen denean buelta eman behar dugu. Adibidez, ekialdera bagoaz, 100 Pa-era ailegatzean ekialdera, itsasontzira bueltan. 50ekin itsasontziaren ainguran egon beharko genuke.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Ametsetara gerturatu gaitezke botilak erabilita, baina ez da naturala. Ikasi egin behar da, ezta?
ROBERTO SORAZU; Buceo Donosti: Ikastaro bat derrigorrezkoa da. Hiru edo lau klase ematen dira; gero, igerilekura pasatzen da praktikak egitera. Ohitzeko, trajea dela, sentsazioak, itolarriak... Eta, gero, itsasoan egiten dira beste lau praktika, eta bosgarrengoa libre!