2018/10/27
Pingelap atoloian, Mikronesian, akromatopsia-kasuen proportzio handi bat dago, alegia, zuri-beltzean ikusten duten pertsonena. Horren jatorria XVIII. mendeko tifoi batean izan zen; ekaitzak populazioa txikitu zuen, baina akromatopsia zuen pertsona batek iraun zuen bizirik. Bere ondorengo asko dago gaur egun Pingelapen, eta haien zuri-beltzaren kultura garatu dute.