On Zientzia: DIPCk eta Elhuyarrek antlatutako bideo amateurren lehiaketa.
Zienztia eta teknologiari buruzko bideoak bidaltzeko epea apirilaren 24an amaitzen da.
NORA GONZÁLEZ. DIPC: Helburua izango litzateke bideo motz batekin zientzia edo teknologiari buruzko gai bat aurkeztea era erakargarri batean, jendeak erraz ulertzeko. Edozein hizkuntzatan bidali daiteke, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez. Baldintza bakarra da, gehienez, bost minutukoa izan behar duela. Edozein formato onartzen da, baina 16:9 formato panoramikoan bidaltzea gomendatzen da.
Adin eta nazionalitate guztietako herritarrek har dezakete parte, banaka nahiz taldeka.
Parte hartzeko: www.onzientzia.tv webgunean sartu, inskripzio-fitxa bete eta bideoa igo.
MANEX URRUZOLA. Elhuyar: Sariak ederrak dira: 3000 € lehen sarituarentzat, 1500 € bigarren sailkatuarentzat, eta aurken aldaketa bat badago, 1500 € euskaraz aurkeztutako bideo onenarentzat.
Epaimahaia osatzen dute zinemagintzaren munduko jende esanguratsuak eta zienztiaren munduko jende esanguratsuak. Alde batetik, Nora González dago, DIPCren ordezkaria eta bere komunikazio-arduraduna, bestetik, Beñar Kortabarria, Elhuyarren ordezkaria eta Teknopoliseko zuzendaria, Marian Iriarte EHUko irakaslea eta zientzia-dibulgatzailea, Alberto Gorritiberea zinema-zuzendaria, eta Onintze Salazar, fisikaria eta Euskalmeteko langilea.
Epaimahaiak, batez ere, kontuan hartzen du bideoaren originaltasuna eta planteamendua, eta ez hainbeste bikaintasun teknikoa. Horrek partehartzaileei pistaren bat eman dakieke.
Sari-banaketa ekainaren hasieran izango da eta Teknopolisen ikusiko dugu.